Blues & Decker laukote asturiarra izango da domekan, Gaztelupeko Vermouth musikalean

plaentxia_com 2014ko uzt. 11a, 08:30

Ortodoxiatik gutxi duen bluesa, sofistikazioa eta zatarkeria, hiruretatik eskainiko ditu Asturiaseko laukote honek domekan, 13:00etan Gaztelupeko terrazan. Blues & Decker ez da ohiko blues talde bat, soinu klasiko eta tradizional bati atxikitzea helburu duen horietakoa, ezta bluesaren kantu zahar ezagunak bere erara moldatzearekin konformatzen den horietako ere. Lau taldekideak gidatzen dituen izpiritu edo gogoa lotuago dago bluesa bereganatu edo “lapurtzearekin”, eta hori agerian uzteko Stealin’ the blues lana taularatuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.