Luki Hontangasek Sorako presidentetza lagako du eta Migel Angel Cenzualek hartuko dio erreleboa

plaentxia_com 2014ko uzt. 9a, 09:00

Gaurtik aurrera Migel Angel Cenzual izango da ofizialki Sorako presidente berria, hala erabakiko baitute bazkide eta zuzendariek 19:00etan Txoko kafetegian egingo duten batzar nagusian. Luki Hontangas izan da azken bost urteetan Sorako lehendakaria eta egindako lanaz “harro eta pozik” dagoela adierazi du. Hala ere “lan karga handia dela” eta “klubak haize freskoa behar duela eta” kargua lagatzea erabaki du. Ezoziko taberna zeinek kudeatuko duen ere gaur erabakiko da, zozketa bitartez. Irudian: Hontangas eta Cenzual 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.