Etxez etxeko laguntzaile postua betetzeko lan eskaintza egin du udalak

plaentxia_com 2014ko uzt. 8a, 13:28

Udalak lanaldi erdian eta uztaila eta abuztuan etxez etxe jarduteko laguntzailea kontratatzeko deialdia zabaldu du. Interesatuak langabeak izan beharko dira, eskola graduatu titulua eta “B” gidabaimena izan beharko dute eta euskaraz hitz egiten jakitea eskatzen zaie. “Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta sozio-sanitarioa” ikastaroa eginda edukitzea eta antzeko lanpostuan jardun izana baloratuko da. Izen ematea udaletxeko harrera bulegoetan egin behar da, ekainaren 11a (barixakua) baino lehen.