I
Iñaki Ruiz duela bi urte Frantziako Pirinioetan istripu
baten ondorioz zendu zen. Herrian oso maitatua, hunkituta utzi zituen soraluzetarrak
eta hartara, mendi taldeak lasterketa hau antolatu zuen bere omenez. Lehenengo
edizioetan bataz besteko parte hartzea 200 pertsonakoa izan zen. Hirugarren
edizio hau urteroko hitzordu bezala finkatuko da.
Irteera eta
helmuga San Andres auzoan: 21 kilometro eta 1000 metroko desnibela
Lasterketak, guztira, 21 kilometro luze eta 1.000 metroko
desnibel positiboa dauka eta ibilbideak Soraluzeko mendi-gaina zeharkatzen du,
bertako mendi-punta garrantzitsuenetatik igarota. San Andres auzoko
frontoitik irtenda, Soraluze-Elosua parke megalitikoan gora eta behera arituko
dira parte hartzaileak. Pagobedeinkatu, Artzaintxaboleta eta Pol-Pol puntetatik
igaro ondoren, lasterketako punturik gorena hartuko dute Irukurutzetan. Ondoren,
beherantz abiatu beharko dira Atxolin eta Karakate pasatu eta San Andresen irteerako
leku berdinean amaitu arte.
Gizonezkoetan lehenengo bi edizioetako irabazlea Oier Ariznabarreta
durangarra izan da, lehen edizioan lasterketako denborarik honena markatu
zuelarik 01:35:26ko denborarekin. Emakumeetan, iazko edizioko irabazlea Arantzazu
Pérez de Arenaza gasteiztarra izan zen, nahiz eta ezin izan zuen lehen edizioan
Aitziber Ibarbia zizurkildarrak egin zuen denbora hobetu, 01:56:24.
Lasterketa dohainik da eta izen ematea irteeran bertan
ala aldez aurretik www.kirolprobak.com
webgunearen bitartez egin daiteke.