“Kiroldegi gaina kultura eta aisialdirako gune bilakatzea proposatzen dugu” EAJ

plaentxia_com 2014ko uzt. 8a, 09:00

EAJk udalari proposatu dio Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatuko duen hitzarmeneko 180.000 euro “extren” bitartez kiroldegi gaina egokitzea eta herriko langabetuak kontratatzea "herri mailako mantentze lanak burutzeko". 

 

 

 

 

Bozeramaile Jeltzalea den Iker Aldazabalek jakinarazi du udalak Ur Kontsortzioarekin sinatutako hitzarmen berriarekin 180. 000 euroko jasoko dituela eta diru “extra” horrekin “kiroldegiko gainean umeentzako jolas gune bat egokitzea, kafetegi zerbitzua martxan jartzea eta estalita dagoen zatia, erabilera anitzeko gune bilakatzea” proposatzen du.

Bestalde diru partida beretik herriko langabeak kontratatzea ere proposatzen du, herriko mantenu lanak burutzeko, “Lanbideren bitartez, orain gutxi kontratatu diren lau pertsonekin egin den bezala”. “Udala izan behar da lehena herrian pairatzen dugun %18,3ko langabezi tasari aurre egiteko neurriak hartzen eta 361 langabetuei irtenbidea bilatzen” gaineratu du.

“Azken hiru urteetan udalak ez duela ezertxo ere egin kiroldegi gaina zahar berritzeko nahiz eta EAJk behin eta berriz eskatu” eta “behingoz, kiroldegi gaina zabaltzearen eta martxan jartzearen aldeko apustu garbia egin dezala” eskatu dio EAJ udalari, “Soraluzek eta soraluzetarrek merezi baitute”.