Jimmy Barnatan telebistako entertainer eta bluesmana izango da domekako Vermouth Musikalean

plaentxia_com 2014ko uzt. 4a, 08:30

Zinema eta musika uztartzen dituen Room 13 estudioko hirugarren diskoa aurkeztuko du Barnatanek domekan (uztailak 6), 13:00etan Gaztelupeko terrazan. Zehazki, Alex Angulok, Adriana Ugartek, El Gran Wyomingek eta Barnatanek berak interpretaturiko irrati-nobelaren sei sekuentziarekin osatutako diskoa taularatuko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.