Inoiz baino hondakin gutxiago jaso dituzte Deba ibaitik

plaentxia_com 2014ko uzt. 3a, 09:00

Joan den zapatuan 35 lagun aritu ziren goiz eta arratsalde, Deba ibaia eta erreka-ertzak garbitzen, zaborra pilatu eta boltsetan gordetzen. Batzuk oinez, besteak piraguan, guztiek bat egin dute aurten inoiz baino hondakin gutxiago batu dela iritzita. Arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete garbiketa lanetan jardun zuten bolondres guztiei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.