Inoizko parte hartzerik handiena izango dute aurten Kukumixok
antolatutako udaleku irekiek, 169 ume guztira. Astelehenean hasi eta uztailaren
18ra bitartean Tonucci psikopedadogoaren “Haurren hiria” irudikatuz kalea izango
dute jolasgune. Istorio eta pertsonaiak asmatu eta hauen bitartez hezkidetza,
kulturartekotasuna, inklusioa eta harremanak landuko dituzte. Hainbat adinetako
haurrak elkarrekin ibiliko dira, batzar bidez antolatuta eta erabakiak euren
kabuz hartuko dituzte. Gaua pasatzeko txangoa da gainera aurtengo berrikuntzetako
bat: txikienek eskolan egingo dute lo, nagusiek, San Andresen. Irudian: iaz hartu zituzten
kaleak lehenengoz