Noguel Quartet jazz taldea izango da domekako Vermouth Musikalean

plaentxia_com 2014ko eka. 27a, 09:00

Nohemí Ladrón De Guevara (Biolina), Miguel Salvador (Gitarra), Javier Mayor (Kontrabaxua) eta Borja Barrueta (Bateria) musikariek osatutako Noguel Quartet jazz taldea arituko da domekan, 13:00etan Gaztelupeko terrazan Bermut Musikala egitasmoaren barruan. Bach, Debussy, Satie eta John Williamsen gaiak interpretatuko dituzte, taldeak berak sortutako konposizioekin batera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.