Ezoziko Ama Abesbatzak Deban kantatuko du bihar

plaentxia_com 2014ko eka. 27a, 08:30

Debako Aitzuri abesbatzarekin batera arituko da 20:00etan, Santa Maria elizan. Gabriel Faure-ren Op. 48 Requiem-a interpretatuko dute, Xabier Carrillok gidatu eta Francisco Javier Muru organo-jole bilbotarrak lagunduta. Uztailaren 19an izango da bestetik Ezoziko Ama Abesatzak Santiago – Santa Ana jaietan eskaintzen duen ohiko emanaldia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.