“Pozik gaude udalak lau kontratazio berri burutu dituelako” EAJ

plaentxia_com 2014ko eka. 25a, 18:58

Bozeramaile jeltzalea den, Iker Aldazabalek adierazi du kontratazioak Debabarreneko Enplegu Planaren baitan kokatzen direla, “lehentasuna ematen zaielarik langabezi tasa altua duten herriei”. Soraluzen konkretuki 361 langabe daudela eta bere taldearen lehentasuna “herri mailan lanpostu berriak sortzea dela, erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana sustatu eta bultzatuz”. Barruan prentsa oharra

 

 

 

EAJ POZIK AZALDU DA UDALAK LAU KONTRATAZIO BERRI BURUTU DITUELAKO

Aldazabalek azaldu duenez “erakunde publiko eta pribatuen  arteko elkarlana sustatu eta bultzatu behar da lanpostu berriak sortzeko herri mailan”

Udaletxeko  EAJko udal taldea pozik azaldu da, udalak lau kontratazio berri burutu dituelako. Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, eta Euskal Emplegu Zerbitzuaren (Lanbide) laguntzaz posible izan da herri mailan, udalak, lau kontratazio berri burutzea.

Bozeramaile Jeltzalea den, Iker Aldazabalek gaineratu du “ekimen hau, Debabarreneko Enplegu Planaren baitan gauzatu dela, lehentasuna ematen zaielarik langabezi tasa altua duten herriei. Bestalde gogoratu du “Soraluzek %18,3 langabezi tasa pairatzen duela maiatzeko azkenengo datuen arabera. Konkretuki 361 langabetu daude erregistratuta herrian”.

Guzti honen harira azpimarratu du “bere taldearen lehentasuna, erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana sustatu eta bultzatzea dela, lanpostu berriak sortzeko herri mailan”. Bestalde alkateari “eskua luzatzen dio amankomunean lan egiteko” eta eskatzen dio “Gipuzkoako Foru Aldundia kudeatzen duen Bilduri galda diezaion,gutxienez, Eusko Jaurlaritzak burutzen duen esfortzua egin dezan Gipuzkoako industria sarea sustatzen eta berritzen.”

Azkenik Aldazabalek ondorengo konparaketa egin du, “aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiak bataz beste aurrekontuaren % 4,46ko inbertsioetara bideratzen zuen krisiari aurre egiteko, Gaur egunean aldiz, Bildu gobernuan dagoenetik portzentaia gutxitzen joan da % 1,21 iritsi arte, espero degu tendentzia honi buelta ematea”