Arrakala, hetero-arauaren gaineko dokumental estreinatu berria proiektatuko dute (Komite Arroxa)

plaentxia_com 2014ko eka. 25a, 00:05
Eguaztena, hilak 25, gaueko 9tan zinean Arrakala, zirrikitu bat haitzean dokumentala emango dute Komite Arroxak antolatuta. Hetero-arauaren inguruan dihardu eta hainbat pertsona ezagunen testigantzak jasotzen ditu Bilgune Feministak eta Topatuk elkarlanean ekoitzi duten ikusentzunezkoak. Proiekzioan gonbidatu bereziren bat izango dela adierazi dute antolatzaileek. Zapatuan berriz, gay, trans eta lesbianen egunean elkarretaratzea deitu dute Hetero-araua arrakalatuz Soraluze arroxa eraiki lelopean Plaza Berrian 13:00etan. Irudia: Dokumentalaren kartela. 

 
 
{mosimage}
 
Informazio gehiago: 
http://komitearroxa.wordpress.com/