Goizaldean ibaira jausi da auto bat baina ez da zauritu larririk izan

plaentxia_com 2014ko eka. 24a, 14:00

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, goizaldean ertzainak bertaratu direnean ez dute auto barruan inor aurkitu. Bidaiariak herrikoak zirela jakin dute geroago eta eurak adierazi omen dutenez ez dute zauri larririk jasan, "golpe arin batzuk besterik ez". Autoak oraindik ere bertan jarraitzen du. Irudia: autoa ibaian (Mendiola industrialdeko zubiaren parean, herri alderako norantzan).  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.