Debarro txapela jantzi dute Atxotegik eta Bolinagak

plaentxia_com 2014ko eka. 17a, 20:06

Zapatuan jokatu ziren Debarro txapelketako finalak Eskoriatzan eta Soraluzetik, bi talde izan ziren bertan lehiatu zirenak. Gazte mailan partida ikusgarria eskaini zuten Santamaria eta Aburuzak Arrasateko Garate eta Zezeagaren kontra. Lehia gogorra izan zen eta erdialdera arte parekatuta ibili ziren arren, azkenean 22-15 arrasatearrak garaile izan ziren. Nagusi mailan Atxotegik eta Bolinagak Debarroko txapela jantzi zuten, Eneko eta Ander Muguruza bergararrei 22-19 justuaz irabazita. Ikusi argazkiak!

 
 
{mosimage}
{mosimage} 
 
 
 
 
 
{mosimage}
{mosimage}

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.