Fun&Go taldeak girotuko du zapatuan Ezoziko VIII. Erromerixa Eguna

plaentxia_com 2014ko eka. 12a, 13:35

Zapatuan ospatuko da VIII. Erromerixa Eguna Ezozin eta azken urtean ez bezela, aurten eguraldi ona iragarrita dute. Parte hartzaileak goizeko 11:00ak inguruan Plaza Barrixan salda eta txorizoa hartuta Ezozira kalejiran joango dira trikitilari eta txistulariek lagunduta. 13:00etan dantza saioa eskainiko du Urrats dantza taldeak eta bazkalorduan ermitako atari eta inguruetan bazkaltzeko aukera egongo da. Bazkalostean Fan&Go erromeria talde zarauztarrak dantzarako ohikoak diren doinuekin alaituko du Ezoziko jai-giroa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.