Harri zulatzaileak eta Urdax Maguna Zelaia Ezozin arituko dira domekan

plaentxia_com 2014ko eka. 12a, 08:30

Ezozi auzoa festan murgilduko da domekan (ekainak 15). Eguerdiko mezaren ostetik, Larreategi eta Bizkai trikitilarien saioa, bertso eskolako ikasleen emanaldia eta herri kirol erakustaldia izango dira. Aurten, harri zulatzaileak ez ezik, Urdax Maguazelaia arituko da harria jasotzen. Parte hartzaileek Armendi jatetxean bazkalduko dute eta ondoren, Arnoren zezentxoak eta poniak izango dira haur eta gaztetxoentzako. Urteroko opari banaketarekin borobilduko dute eguna. Ikusi egitaraua! 

 

 

EZOZIKO JAIAK 2014

Ekainak 15, domeka

12.30ean Meza

Ostean, salda eta txorixoa. Mendotz eta Bixkai trikitilariekin.

13.00etan Bertso eskolako ikasleen saioa.

HERRI KIROLAK

-          Harrijasotzailea (Urdax Magunazelaia)

-          Harri zulatzaileak

-          Taldekako lehia hainbat modalitatetan

14.30ean Bazkaria Armendi jatetxean.

18.00etan Arnoren poniak eta zezentxoak.

Jaiei amaiera emateko umeei opariak.

Egun guztian zehar trikitilariak jardungo dute.

 

Antolatzailea: Ezoziko jai batzordea.

Laguntzailea: Soraluzeko Udala