Ekainaren 22an danbor japoniarrak
jotzen ikasteko tailerra eskainiko dute Seiwa Taiko perkusio taldeko kideek, musika
eskolan. Ordu eta erdiko ikastaroa izango da, 11:30etik 13:00ra eta adin tarte
guztiei dago zuzenduta, gaztetxoei ere bai. Izen-emateak 25 euro balio du eta domentx@gmail.com helbidean egin behar da.
Arduradunek jakinarazi dute ekainaren 21ean Arrasaten ere antolatu dutela
tailerra, 17:00etan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.