430 soraluzetarrek eman dute izena domekako giza-katerako eta gora doa (Gure esku dago)

plaentxia_com 2014ko eka. 5a, 15:15

Arduradunek aurreikuspen guztiak gainditu direla adierazi dute. Arazorik izan ez dadin, autobusak goizeko 9:00etatik aurrera aterako dira eta ordu horretarako bertan izatea komeni dela ohartarazi dute. Giza-kateko 32. kilometroan egongo dira soraluzetarrak elgoibartarrekin batera (Ertzainen basearen ondoko zubitik Antzuola aldera). Izen ematea Bolintxo, Mendizabal, Txuritxu, Iratxo, Bolia eta Arranoan egin daiteke. Irudia: Castellersa. Carlos de Cos.

 

 

Azpian dagoen argazki bilduma Pil-pilean, Carlos de Cos eta Mikel Valeroren argazkiekin osatu dugu. Lehenengo bideoa Frantziska Iraolagoitiak eta Pil-pileanek osatutakoa da. Bigarren bideoa Nens del Vendrell taldeak egindakoa da.

 

  JAIALDIA ARGAZKITAN
 
JAIALDIA BIDEOAN 
 
KATALUNIARREN TOURRA BIDEOAN


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.