Abortu legea aztertzeko berbetaldia gaur, Itsaso Cañada sexologoarekin

plaentxia_com 2014ko eka. 5a, 09:00

Udalak abortatzeko eskubidearen eta zehazki, abortuaren lege aurre proiektuaren inguruko hitzaldia antolatu du gaurko, ekainak 5, arratsaldeko 18:30etan antzokian. Itsaso Cañada, Lahia-Nahia sexologia elkarteko psikologo eta sexologoarekin, egoera honek emakumeen askatasunean eta erabakiak hartzeko eskubidean dituen ondorioak aztertuko dituzte. Gaiaz hausnartzeko eta zalantzak argitzeko aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.