Harri zulatzaileek erakustaldia eskainiko dute Ezozi auzoko jaietan

plaentxia_com 2014ko eka. 5a, 08:30

Ekainaren 15ean (domeka) Ezozi auzoko jaiak ospatuko dituzte. Eguerdiko mezaren ostean, salda eta txorizoa banatuko dira Larreategi eta Bizkai Trikitilariek lagunduta. Ondoren, bertso eskolako ikasleek saioa eskainiko dute eta jarraian herri kirolei emango zaie hasiera. Aurten, Urdax Maguazelaia arituko da harria jasotzen eta harri zulatzaileek erakustaldia eskainiko dute. Bazkaltzeko Armendi jatetxera joango dira eta ondoren, Arnoren zezentxoak eta poniak izango dira haur eta gaztetxoentzako. Ikusi egitaraua!

 

EZOZIKO JAIAK 2014

Ekainak 15, domeka

12.30ean Meza

Ostean, salda eta txorixoa. Mendotz eta Bixkai trikitilariekin.

13.00etan Bertso eskolako ikasleen saioa.

HERRI KIROLAK

-          Harri jasotzailea (Urdax Magunazelaia)

-          Harri zulatzaileak

-          Taldekako lehia hainbat modalitatetan

14.30ean Bazkaria Armendi jatetxean.

18.00etan Arnoren poniak eta zezentxoak.

Jaiei amaiera emateko umeei opariak.

Egun guztian zehar trikitilariak jardungo dute.

 

Antolatzailea: Ezoziko jai batzordea

Laguntzailea: Soraluzeko Udala

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.