Plan orokor berria egiteko “irizpide eta egitasmo orokorrak jasotzen dituen aurre-txostena” maiatzaren 10ean antzokian egin zen bileran aurkeztu zuten jendaurrean. Idazkariak zehaztu zuenez, “indarrean dagoen plana 1999koa eta zentzuzkoena berria egitea da. Aurretxostenean etorkizuneko planaren oinarri nagusiak daude jasota, zein gunetan esku hartuko den eta lurrek zein izendapen izango duten. Zehaztasunak aurrerago erabakiko dira eta prozesu horrek urtebete edo bi iraun dezake”.
Proposamenak
Aurretxosteneko proposamen nagusienek gehien eragingo lioketen guneak dira: Santa Ana – Ola bitarteko eremua, SAPA, Erregetxea, industriguneak, Gabolats eta Santa Anako zubiak eta hilerria. Udalak gogorarazi nahi du aurre-txostena eskuragai dagoela udaletxeko harreran eta edozein zalantza izanez gero hitzordua ere eska daitekeela. Alegazioak aurkezteko epea berriz ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.