ANDONI TOLOSA MORAUk jardun zuen euskal kantagintzaren historiaz eta istorioez
{mosimage}
“Labegueriek bere diskoa atera ez balu Su ta gar ez litzateke den modukoa izango. Izango zen baina beste modu batekoa. ” Ideia horrekin eman zion Andoni Tolosak amaiera berbaldiari. Euskal kantagintza berriaren hastapeneko musikarien jardunari erreparatzeko proposamena egin zuen, hirurogeigarren hamarkadan hasi eta gaur arteraino euskal kantagintzak egin duen ibilbidea ulertzeko bide modura. Ibilbide horren historia eta istorioak kontatu zituen, kantu batzuk interpretatuz batzuetan eta eztabaidarako proposamenak eginaz bestetan, euskal kantagintza berriaz, “originaltasunaz”, berrikuntza mailaz, karga politikoaz eta abarrez. Publikoak gogotsu parte hartu zuen, bakoitzak bere ezagutza eta ikuspuntuak azalduz.
{mosimage}
Hainbat belaunalditako jendez bete zen Billie gela, soraluzetarrak gehienak baina baita inguruko herrietakoak ere (Elgeta, Arrasate, Eibar…). Bi ordu inguru iraupena izan zuen Ene uste makalean zikloko lehen berbaldiak, eta, ostean, pintxoak eta Villarrica etxeak eskainitako ardoak eskaini zituzten, tertulia gozoan jarraitzeko aitzakia eskainiz.
Denok elkarrekin bizitzeko antolatu den gezur zoragarria da hiria; egunero suntsitua, egunero sortua.
Territorio asko eta ezberdinak dituen lekua da hiria, bizikidetzarako helburu bat da, etengabe arazo sozialak eta arazo politikoak dauzkana.
Parisen bizi naiz liburuaren ardatz nagusia hiria da.
Koldo Izagirre inguru periurbanoan jaio eta bizi izan da beti. Lurralde hori erakutsi izan digu Non dago Basques' Harbour-eko poemetan, Sua nahi Mr. Churchill-eko ipuinetan edo Egarri egunak portualdean eleberrian. Eta territorio hori, bere biztanle proletarioekin, nobelistikoa eta poetikoa dela erakutsi digu.
Parisen bizi naiz honetan elkartzen dira: hiriburuen porrota, krisi politikoa eta poetaren heldutasuna.
Heldutasun honek mezu gardena eta aldi berean matiz ugarikoa erakusten du, hizkera ederrean eta poema molde anitzetan.
Koldo Izagirre Urreaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1953) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko eta literatura unibertsaleko lanak ere euskaratu ditu. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan artikuluak plazaratu eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.
1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizka atera zuen.
1990. urtean Offeko maitasuna filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen, bi urte lehenago Ezeizak Ke arteko egunak filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu. Aipatzekoak kantugintzarekin lotutako lanak (Apoaren edertasuna). Bere poema asko kantu eder bihurtu dira.