Erregionalak ezin izan du Kopa herrira ekarri

plaentxia_com 2014ko mai. 27a, 12:50

2-0 galdu zuten Gipuzkoako Kopako finalerdia Oiartzun taldearen aurka eta ondorioz, finala jokatzeko aukerarik gabe geratu da Erregionala. Ekainaren 14an Sorako jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta klubeko arduradunek denboraldi amaierako afaria egingo dute. Mahaiaren bueltan ehun lagun inguru batuko dira eta afal ostean, denboraldiko jokalari erregularrenak eta goleatzaileenak sarituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.