Maiatzetik aurrera GAZTELUPE tabernak berriro ireki dizkio bere ateak zuzeneko musikari, literaturari eta hitzari. Domeketako Bermouth musikalarekin batera Ene uste makalean izeneko hitzaldi zikloa ere abiatu dute. Morauren ikuskizun multimediak emango dio hasiera zikloari. Datorren martitzenean, ekainaren 3an, Koldo Izagirre etorriko da Parisen bizi naiz poesia liburua besapean hartuta eta 17an berriz, Fermin Etxegoien esatari eta idazle oñatiarra izango dute gonbidatu.
Domeketako Bermouth musikalak izeneko zikloaren barruan ere hainbat musikari izango dira ekainean Gaztelupeko terrazan:
Ekainak 1, igandea – 13:00
NEIGHBOR
Maite Larburu & Josh Chiettam
URA PATRIKAN
Ekainak 8, domeka – 13:00
JODEDERA
Ekainak 15, domeka – 13:00
BLUES & DECKER
EUSKAL KANTAGINTZAREN HISTORIA LABURRA. Urte hauetako joera nagusiak, artista aipagarrienak eta gertaera garrantzitsuenak ezagutzeko parada emateaz gain, testigantzak jasoko dira hainbat formatutan: bideo, audio, argazki, testu. Horretaz gain, urte hauetako kantarik esanguratsuenetako batzuk gogoratu eta kantatzeko aukera ere izango da. Horrela, parte hartzaile guztiek zubi bat eraiki ahal izango dute orduko garaien eta gaur egungo euskal musikaren artean. Ez da kontzertu soila izango, kantaturiko hitzaldi bat baizik. Morauk euskal musikaren errepasoa egingo du. 1961tik 1990ra bitarteko artista nagusiak, testigantzak, argazkiak eta bideo laburrak erakutsiko dira. Eta nola ez, tarteka zenbait abesti adierazgarri kantatu, jendearentzako batzuk, jendearekin beste batzuk. Gaztelupeko goiko partean, oholtza xumean, lagunentzat eta lagunekin.
Andoni Tolosa aurpegi desberdin asko dituen musikazalea eta musikaria da. Musikarekiko maitasun horrek bultzatuta, zenbait bide aukeratu ditu gustuko duen musika hori zabaltzeko garaian.
Hainbat komunikabideetan aritua, “Munduko Musikekin” eta euskal musikarekin zer ikusirik duten gaietan aditua, hainbat irratsaio zuzendu ditu Egin Irratian, Gipuzkoako Herri Irratian eta Info7 Irratian (Itaka, Hegoaldeko Ostatua…). Horretaz gain, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Argia, Gara eta Berrian aritu da musikaren inguruko gaiak jorratzen (disko-kritika, artisten biografiak, erreportaiak eta aipamenak). Aditu gisara www.badok.info gunearen dokumentazioa osatzen parte hartu zuen euskal folk taldeen alorrean.
Disko-jartzaile bezala, DJ Talo ezizenez, 1998an hasi zen, hainbat taberna, jaialdi eta festa gunetan Munduko musikek eta elektronikak bat egiten duten esparruko doinuekin jendea dantzan jartzen. Arreta berezia ipiniz Afrikar, Brasildar, Arabiar eta Balkanetako musika garaikideetan.
Azkenik, Morau ezizenarekin, pop-rock munduko kantautore konprometitua da: 5 disko kaleratu ditu, bi azkenak Agotak taldearen laguntzarekin. Ezagunak dira haren humore, askotan, azido samarra eta kantuen bidez inguruaren argazki zorrotzak egiteko trebezia.
Songwritter edo kantautorren tradizioari jarraituz tabernak izango dira Morauren kantuen lehen babeslekuak, nahiz eta eszenatoki handiak ere ezagutu. Bere sena ondo bideratuta egongo da hasieratik, gizartearen ikuspegi ironikoa eskaintzen dituzten pop kantuak eginez. Billy Bragg eta Woody Guthrieren jarratzailea izanik, ezin zen beste modu batera izan. Umorea eta konpromisoa gertuko kantagintza landuta.
Azklen garaian buru belarri dabil Arrainentzako himnoak webgunea elikatzen (http://arrainentzakohimnoak.org) eta tartean Beñardo lagunarekin edo bere kasa kantari.
Diskografia:
-Morau (1996)
-Kantu Galduak (1998)
-Amodio Domestikoak (2000)
-Txukalda (2004)
-Kalamidadeak (2008)