Atzoko Europar Hauteskundeen inguruko gure taldearen balorazioa ondorengoa da:
Lehenik eta behin gure poztasuna azaltzea nahi dugu, gure helburua lortu baitugu. Izaskun Bilbao Barandika beste behin ere Europako Parlamentuan izango delako Euskadi ordezkatzen. Coalición por Europak ( CEU) 850.688 bozka lortu ditu 3 diputatu izango dituelarik 2009ko emaitzak berdinduz.
Soraluzeko datuei dagokionean:
EH Bildu: 516 bozka, EAJ-PNV (CEU); 378 bozka, PSE-EE: 207 bozka, PP: 120 bozka, EB: 41 bozka, PODEMOS: 39 bozka.
2009ko Europar Hauteskundeekin alderatuz;
Iniciatiba Internacionalistak; 456 bozka + EA-Aralar; 140 bozka = 596 bozka
EAJ-PNV= 366 bozka
PSE-EE= 343 bozka
PP=186 bozka
EH BIlduk: 80 bozka gutxiago
EAJ-PNVk: 12 bozka gehiago.
PSE-EEk: 136 gutxiago
PPk: 66 gutxiago
Orokorrean alderdi guztiek egin dute behera, gureak salbu; 12 bozka gehiago lortu bait ditugu 2009koekin alderatuz. Bestalde nabarmentzekoa da PODEMOS alderdiak 39 bozka lortu dituela herrian eta Estatu mailan "sorpresa" eman duen alderdia dela esan dezakegu, 5 Diputatu lortuta. Azkenik eskerrak ematea nahi diegu guregan konfidantza ipini duten 378 Soraluzetarrei. Mila esker !!!