Castellersak ere izango dira maiatzaren 31n erabakitzeko eskubidearen alde antolatu duten jaialdian

plaentxia_com 2014ko mai. 23a, 12:07

Tarragonako 120 castellers etorriko dira giza dorreak egitera. Horrekin batera, emakume probak, Karakate 24 orduan, kontzertuak eta abar antolatu dituzte maiatzaren 31 eta ekainaren 1erako. Gastuak ordaintzeko otarra osatu dute herriko merkatari eta enpresen laguntzarekin. Irudia: El Vendrelleko castellersak.

 

 

Dagoeneko 275 soraluzetarrek eman dute izena ekainaren 8ko giza-katean parte hartzeko. Gero eta gertuago daude hasieran ezarri zuten 400 pertsonako helburutik eta dei egin diete herritarrei izena ematen jarraitu dezaten. Hain zuzen, soraluzetarrak giza-katean parte hartzera animatzeko antolatu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdia maiatzaren 31 eta ekainaren 1erako. Batez ere, kirol eta kultur ekimenez osatutako egitaraua da izango da. Dudarik barik, ikusminik handiena piztuko dute Tarragonako El Vendrell herritik giza-dorreak egitera etorriko diren 120 castellersek. 

 

Otarra zozketan

Egitarauaren antolaketak eragindako gastuak ordaindu ahal izateko, herriko hainbat komertzio, enpresa eta artistak emandako laguntzarekin osatutako otarra zozketatuko dute egunean bertan. Errifak dagoeneko salgai jarri dituzte kalean jartzen duten mahaian. Udalak bere aldetik 2500 euroko laguntza eman du castellersak ekarri ahal izateko. “Harrituta ere bagaude jaso dugun laguntzarekin” aitortu digu antolakuntzan diharduen Gure esku dagoko kide batek. Izan ere laguntza handia jaso dute eta 1.000 euro inguruko balioa duen otarra osatu dute azkenean. Gidatzeko baimena ateratzeko matrikula, afariak, fisioterapia saioak, aseguruak, ilea mozteko baleak, bildotsa, legatza, kontserbak, baserriko produktuak eta beste hainbat sarirekin osatu dute Otharri denda zenaren eskaparatean ikusgai dagoen otarra.

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

 

EGITARAUA

{mosimage} 

Maiatzaren 31, zapatua (Zubi Nagusian)

  • 8:00etan herriko txahala erretzen hasiko dira (Plaza Berrian).

  • 11:45ean aurkezpena eta ongi etorria.

  • 12:00etan Karakate 24 orduan ekimenaren hasiera:lehen erreleboa.

  • {mosimage}

Ostean, Txotx eta txosnaren irekiera.

  • 13.00etan Behi bi Blues taldearen kontzertua.

  • 13:45ean 1. erreleboari ongi etorria (Urratseko dantzarien agurra).

  • 19:00etan Emakume-probak. Soraluze vs Zeanuri.

  • {mosimage}

Ostean, Castellersen giza-dorreak.Tarragonako Nens del Vendrell taldea.

{mosimage} 

Bitartean txahal errearen pintxoak eta sagardoa (Plaza Berrian).

  • 21:00etan erromeria Xero Xieterekin ( atsedenaldian otarraren zozketa).


Ekainaren 1a, domeka (Plaza Berrian)

  • 11:00etan egurrezko eskua motozerrarekin.

  • 12:00etan azken erreleboari ongi-etorria eta amaierako ekitaldia.