Harrera elkarteak “Elkartasun denda” osatzeko materiala biltzeari ekingo dio gaur

plaentxia_com 2014ko mai. 26a, 20:00

Gaur hasi eta eguaztenera bitartean etxeetan bildutako bigarren eskuko produktuak (jostailu, liburu, bitxi, erropa, poltsa…) batuko ditu Soraluzeko Harrera elkarteak, 17:30etik 20:00ra bitartean Santa Ana kaleko Akelarre taberna zenaren lokalean. Jasotakoarekin “Elkartasun denda” antolatuko dute eta etekinak, kartzelatik irtendako edo erbestetik herriratutako herritarren asistentziarako erabiliko dira. Irudian: materiala bilduko duten lokala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.