“Sialuk, hartz txikiaren bidaia” adopzioaz diharduen umeendako antzezlana zapatuan ikusgai

plaentxia_com 2014ko mai. 22a, 08:30

En la Lona antzerki taldeak Ipar Poloan bizi den Sialuk hartz arrearen istorio goxoa taularatuko du zapatuan (maiatzak 24) 18:00etan Zinean. Benetako ama ezagutu nahiak bidaia luze bat egitera bultzatuko du hartz txikia eta narratzaileak, musikariak eta hainbat Txontxongilo izango ditu bidai lagun. Adopzioa eta familien arteko elkarbizitza ditu gai nagusi antzezlanak, emozioetatik, esperientziatik, lengoaia argi eta erraz batean kontatuta. Nagusien sarrerak 3 euro balio ditu, umeenak euro 1. Ikusi trailerra!
 
 

Sialuk - Hartz txikiaren bidaia from Nerea Ariz on Vimeo.