Zeraingo udalekuetan izena emateko epea zabalik

plaentxia_com 2014ko mai. 20a, 13:42

Pil-pilean, Txatxilipurdi eta Jardun Euskara Elkarteek antolatutako “Udako abenturak” udalekuetan parte hartzeko aukera dago oraindik. Zehazki,  Zeraingo udalekuetan 2.txandan (uztailaren 14tik 21era) eman daiteke izena, maiatzaren 23ra bitartean. 9 eta 12 urte bitarteko gazteei dago zuzendua eta gazteen parte-hartzea eta autonomia; aisialdi ez kontsumista; eta natura uztartzeaz gain, irteerak eta askotariko ekintzak egingo dituzte bertan. Matrikulazioa Pil-pileanean egin daiteke, 275 euro ordainduta. Informazio gehiago: Maite (645715050). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.