BONO-LAGUNTZAK 2014
ZENBATEKOA:
-100 euro arteko
bonoa, Soraluzeko edozein merkatal-gunetan erabiltzeko.
ESKAERA:
-Maiatzaren
1etik 30era bitartean udaleko Gizarte Zerbitzuetan eskatu behar da.
-Eskaera
egin baino sei hilabete lehenago herrian erroldatuta eta benetako bizilekua
bertan dutela egiaztatu beharko dute.
-Aurkeztu
beharreko dokumentuak: NA, aurrezkien libretaren 1ngo orrialdea, errenta
orokorreko diru-sarreren justifikantea, langabezia kobratu izanaren Lanbideko
egiaztagiria, gizarte segurantzatik jasotzen duen pentsioaren ziurtagiria,
bestelako diru sarreren agiriak: nominak... .
-Bizileku
berean errroldatuta dauden elkarbizitza unitateko kide guztien diru-sarrera
garbiek ezingo dituzte zenbateko hauek gainditu:
Pertsona bat:
1050 euro/hileko
2 pertsona: 1400
euro/hileko
3 pertsona edo
gehiago: 1516 euro/ hileko
Pentsiodunen
kasuan:
Pertsona bat:
900 euro/hileko
2 pertsona: 1200
euro/hileko
3 pertsona edo
gehiago: 1300 euro/hileko
KOBRATZEA
-Gizarte
zerbitzuek uztailaren 7ra arteko epea izango dute ebazteko.
-Onarpena jasoz
gero herriko edozein merkatal-gunetan egin ahalko da gastua. Erosketa tikeak
Gizarte Zerbitzuetako bulegoan aurkeztu beharko dira.