EAJ-PNV
POZIK DAGO SORALUZEN LASTER TXIP BIDEZKO BOSGARREN EDUKIONTZIA JARRIKO DELAKO
Soraluzeko EAJ-PNVren
udal taldearen bozeramaile eta Debabarrenako Mankomunitatearen Soraluzeko
ordezkari Iker Aldazabalek aditzera eman du, datorren astean Mankomunitateak
gutuna bidaliko diela soraluzetarrei. Bertan, txip bidezko edukiontzi marroi
berriak erabiltzeko txartelak banatuko dira eta, bide batez, edukiontziak
erabiltzeko triptikoa banatuko da”. Era berean, Aldazabaldek azaldu du,
edukiontziak ekainaren 3tik 5era bitartean jarriko direla eta txip bidez
irekiko direla. Horrenbestez, errazago irekiko dira eta, gainera,
parte-hartzaileen datuak erregistratuko ditu, betiere, birziklatzeagatik
hobariak emateko. Hobari horiek zabor-tasan egingo dira eta benetan materia
organikoa birziklatzen duten herritarrek izango dituzte hobariak”. Horrenbestez,
Iker Aldazabalek esan du, EAJ-PNV pozik dagoela Soraluzen laster txip bidezko
bosgarren edukiontzia jarriko delako: “Izan ere, sistema erraza, erosoa eta
borondatezkoa da eta birziklatze-tasak handitzeko balioko du”. Hortaz,
EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak gogorarazi du, azkeneko urtean
Soraluzeko birziklatze-tasa %30 izatetik %36 izatera pasa da, eta, ondorioz,
soraluzetarrei dei egin die, edukiontzien bitartez birziklatzen jarraitzeko,
izan ere, sistema garbia, eraginkoa eta borondatezkoa da. Ildo beretik,
Debabarrenako Mankomunitatean Soraluzeko ordezkariak azaldu du, Mankomunitateak
doako telefono zenbakia jarri duela (900 10 32 26) sistemak sor ditzakeen
zalantzak argitzeko.
Azkenik, Aldazabalek
honakoa gogorarazi du: “Hondakin organikoak edozein egunetan eta edozein
ordutan bota daitezke edukiontzi marroian”. Halaber, segidakoa aditzera eman
du: “Laster Soraluzen makinak jarriko dira, hain zuzen ere, bosgarren
edukiontzian materia organikoa jasotzeko poltsa biodegradarriak hartzeko
makinak. Makina horiek erabiltzeko ere balioko du gutunean soraluzetarroi
banatuko zaigun txartela”.