Bermut musikala Gaztelupeko terrazan Bidelapurrak taldearen eskutik

plaentxia_com 2014ko mai. 16a, 15:13

Domekan (maiatzak 18) hirugarren bermut musikal saioa egingo dute 13:00etan Gaztelupeko terrazan, Folk Rock-a lantzen duen Bidelapurrak musika talde bergararrarekin. Marcos Cool eta Him Tnt izan dira aurreko saioetan taulagainean aritu diren musikariak; eta antolatzaileen asmoa da domekero saio ezberdinak aurkeztea: “publiko zabalari eskainiko emanaldiak antolatuko ditugu, domeketako bermut-giro lasaiarekin bat datozenak”. Irudiaren iturria: Goiena.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.