Asier Azpiroz eta Adur Goristidik Antzuolan,eta, Mikel Artola eta Haritz Mujikak Mutrikun, lortu
dute finalerdietarako txartela.
Plazatik gaztetxera txapelketaren barruan Antzuolan eta Mutrikun jokatu ziren lehen kanporaketak.
Antzuolako Kanporaketa:
Plazatik Gaztetxerako
lehen kanporaketan, Aitzol Iturbe eta Endika Igartzabal; Eneko Beretxinaga eta
Txaber Ormazabal: Asier Azpiroz eta Adur
Gorostidi; eta Amaia eta Aitor Urbieta izan ziren kantuan.
Giro alaian igarotako
afariaren ostean, lehen agurrekin eman zieten hasiera bertso saioari zortzi
parte hartzaileek gaztetxera hurbildu ziren gazte zein ez horren gazteei. Ohiko
bakarkako bertsoez gain binakako agurrak ere izan ziren, Eneko eta Txaberrek
erritmo berriak erabiliz.
Gaurkotasunean
oinarritutako gaiak izan ziren nagusi, gazte langabe zein euskara ikasleen
paperean jarriz. Umorea gailendu zein berriz, zortziko txikian eginiko lanean.
Larunbatetan Antzuolan errefusa ateratzeko eguna dela eta, zaborrak ateratzera
irten eta etxera itzuli ezinik zeuden bi herritarren paperean Endika eta
Aitorrek abestutakoek barre algarak eragin zituen entzuleen artean, bateren
batek bere burua bertan islatuta ikusiko zuen agian?
Kopletan Zumaia
aldean turista modura eta udaletxean lapurretan jardun zuten bertsolariek, azkenean
bandera espainiarra eta erregearen erretratua aurkitzeko. Herritarrak zirikatuz
eta bandera balkoian jartzea proposatuz amaitu zuten Amaiak eta Aitzolek.
Lehen zatiari,
bakarkako bertsoaldi borobilek eman zien amaiera, Txaberrek 25 urte kanpoan eman
ostean herrira itzultzen den errefuxiatu baten minetik abestuz, edota Endikak
gaztetxera iritsitako gutun bati (izan jaungoikoa buruan) umoretik
erantzunez.
Buruz burukorako
gogoz zegoen jendea eta epaimahai zein publikoaren arteko berdinketak Adur eta
Asierrek, eta Aitzol eta Endikak osatutako bikoteak pasarazi zituen, herrikoa
izatea bentaja ote?
Lehen ofizioan Endika
eta Adurrek baserrira itzultzeko garaia dela abestu zuten, bizitzaren zikloaren
barruan dagoela. Bakarka berriz, Google-i galdezka jarri zuten Aitzol, bertan
bere izenarekin batera zer agertzen den esanaz. Asierrek berriz, txikitako bere
ametsak asko zirela kontatu zigun (BMWaren jabea, futbolista aberats…),
azkenean sasi bertsolari izaten amaitu duen arren.
Guztia egina zegoen
eta bertsolari bakoitzak azken agurra bota ostean, Asier Azpiroz eta Adur
Gorostidi izendatu zituzten epaileek plazatik gaztetxerako lehen sailkatu
gisara, honek markinako gaztetxean egingo den finalerdian abestuz.
Mutrikuko Kanporaketa
Maiatzarekin
batera iritsi da XIII. Plazatik Gaztetxera. Antzuolan hasi eta Mutrikun
jarraitu zuen kanporaketa faseak. Hurrengoak izan ziren bertsolariak:
Imanol
Lekunberri eta Beñat Iguaran
Malen
Amenabar eta Eneko Arrate
Maddi
Gallastegi eta Aitor Salegi
Mikel
Artola eta Haritz Mujika
Iluntzerako
hurreratzen hasi zen jendea gaztetxe ingurura eta 50 lagun batu ziren afal ordurako. Berehala
eseri eta bapo aritu ziren jan eta edanean. Beste askok aldiz, afalosteko
bertso saioa noiz hasiko zain itxoiten geratu ziren kanpoan. Guztira 70 lagun
inguruk bete zuten Mutrikuko Gaztetxea eta hainbeste jenderen artean
bertsolariak ikusi ahal izateko zirrikituak aurkitzea ez zen erreza izan.
Agur
banarekin eman zioten hasiera bertso saioari Mikel Iñarrairaegiren
aurkezpenaren ondoren. Batzuk bikoteka agurtu zuten jendea, besteak bakarka.
Zortzi bertsolariak prestu zeuden oholtza gainean, eta umore ona eta giro
bikaina nabari ziren oholtza behean. Saioa oso parekatua izan zen, gero puntuazioek
baieztatuko zuten moduan.
Hiru
bikotek berdindu zuten puntuazioan. Horrela, bakarkako ariketan puntu gehien
atera zutenek egin zuten aurrera epaileen aldetik: Mikel Artola eta Haritz
Mujika.
Publikoak
ere bozkatu zuen Plazatik Gaztetxeran egin ohi den moduan. Eta horien botuekin,
Imanok Lekunberri eta Beñat Iguaran sailkatu ziren buruz burukora.
Barreak
eta txaloak ez ziren falta ostiral gauean Mutrikun. Imanol Lekunberri
Mutrikuarrak jaso zituen haietatik geihen. Lagunen animo oihuak noiz nahi
entzuten ziren.
Bertsolari
guztiak Plazatik Gaztetxerako logoa daraman zapia jaso zuten, baita txakolin
botila bana ere. Saridunak, herriko produktuez osatutako otar bana ere eraman
zuten etxera.
Asteburuan
jokatuko diren bi kanporaketen atarian, hauxe
da sailkapena:
1. Haritz Mujika eta Mikel Artola (Mutrikun lehenak) 197,5 puntu
2. Malen
Amenabar eta Eneko Arrate 197,5
puntu
3. Maddi
Gallastegi eta Aitor Salegi 197,5
puntu
4. Imanol
Lekunberri eta Beñat Iguaran 193,75
puntu
5. Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz
(Antzuolan lehenak) 193 puntu
6. Aitzol
Iturbe eta Endika Igartzabal 192,5
puntu
7. Txaber
Ormazabal eta Eneko Beretxinaga 189,5 puntu
8. Amaia
Urbieta eta Aitor Urbieta 184,25
puntu