“Comisaria especial para mujeres” umorezko antzezlana zapatuan ikusgai, 20:00etan antzokian

plaentxia_com 2014ko mai. 16a, 09:15

Urrup antzerki taldeak gidatuta bederatzi aktorek, denak emakumezkoak, hartzen dute parte “Comisaria especial para mujeres”, salaketa, aldarrikapena eta umorea uztartzen dituen antzezlanean. Emakumeek gizartean dituzten arazoak azaleratu nahi dituzte eta hauei erantzuna eman. Horretarako polizia-etxe “berezi” bat sortzen dute. Emanaldia bihar izango da (maiatzak 17), 20:00etan eta sarrerak leihailan bertan erosi behar dira 3 euroko prezioan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.