TDHA, autoestimuaren
eremuko nahasteak, harremantzeko zailtasunak, atzerapen psikomotorea, dislexia,
atzerapena mintzamenean... ikasteko zailtasunak dituzten umeen diagnostiko
goiztiarra nola egin eta garapen arazoen lehen sinaleak identifikatzeko pausoak
azalduko ditu gaur, Teresa Feliu logopedak, 18:00etan antzokian. Biharko
berriz, egun osoko tailer praktikoa antolatu dute Eitzako-etxeko baserrian. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da 699 573 075 (Feli Oregi)
telefonora deituta eta 100 euro ordaindu.