Herriko
garbitzaileek salatu dute herrialdeko hitzarmenik ez dutela eta ondorioz, Espainiako
Gobernuak uztailean onartutako lege erreformak erabat okertu ditzakeela euren
lan baldintzak, soldatak %40a arte bajatzea esate baterako. ELA eta LAB
sindikatuek deituriko astebeteko lanuztearekin, Villar enpresari hitzarmen
kolektiboa sinatzea exijitu nahi diote, euren etorkizuna eta lan baldintza
zuzenak bermatze aldera. Udalak, bere aldetik, babesa erakutsi die langileei eta
jakinarazi du, hitzarmenik ezean abuztuan garbiketa enpresa aukeratzeko konkurtsoa
egingo dela eta bertara aurkeztutako pleguetan “langileen etorkizuneko lan
baldintzak mantentzea” bermatuko duela.