Lau lanpostu betetzeko lan eskaintza egin du udalak

plaentxia_com 2014ko mai. 14a, 08:30

Udalak, Euskal Enplegu Zerbitzutik jasotako dirulaguntzaren bitartez lau lanpostu eskaini ditu sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, honako gaiekin loturik: herriko merkataritza suspertzea; herri identitateko zenbait alderdi kultural lantzea; herriko biodibertsitate eta kontsumo arduratsua bultzatzea eta Udalaren tresna  komunikatiboak hobetzea. Ikusi izena emateko baldintzak!

 

Lanpostu guztietarako honako betebeharrak eskatzen dituzte:

-Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.

-EGA Titulua edo baliokidea.

-Informatika arloko ezagutza.

-Soraluzen erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

 

Lanpostu bakoitza betetzeko beharrezko titulazioa:

1-2) Aurreneko bietarako (Merkataritza Suspertu eta Herri Identitatea): Goi Mailako Batxillergoa, Lanbide Heziketa II edo maila handiagoko ikasketak.

3) Biodibertsitate eta Kontsumoa: Biologia edo Ingurugiro Zientzietan lizentziatua.

4) Tresna Komunikatiboak: Komunikazio edo Kazetaritzan lizentziatua.

 

Izen-ematea maiatzaren 20a arte

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren maiatzaren 20a arte barne.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.