Preferenteak 2-1 galdu du eta ez du Promozioa jokatuko

plaentxia_com 2014ko mai. 13a, 08:30

Domekan lehiatu zen Elgoibar, sailkapeneko azken taldearen kontra eta 2-1 galdu zuen, ondorioz, Promozioa jokatzeko aukera gabe geratu da Preferentea. Sailkapen orokorrean laugarren bukatu du denboraldia, 54 punturekin. 

 

 

 

Denboraldi txukuna egin du Erregional Preferenteak eta azken momenturaino borrokatu du Promozioa. Domekan lehiatu zen Elgoibar, sailkapeneko azken taldearen kontra eta 2-1 galdu zuen. Ez zegoen gainera bere esku soilik Promozioa jokatzea eta aurreikuspen guztiak gaindituta, Ordizia lehiatuko da datorren denboraldian Ohorezko mailan eta Amaikak Bat-ek jokatuko du Promozioa. Sora sailkapen orokorrean laugarren bukatu du denboraldia, 54 puntu batuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.