Soraluzetarrak nagusi zapatuan zeaniztarren kontra jokatutako emakume probetan

plaentxia_com 2014ko mai. 11a, 23:00

Soraluzetarrek irabazi zuten zapatuan Zeanuriko probalekuan jokatu zuten emakume probetako desafioan. Talde bakoitzak hamar minutuko bi txanda egin zituen 522 kiloko harriari tiraka eta alde txikiagatik irabazi zuten soraluzetarrek. Irudia: soraluzetarrak euripean.

 
{mosimage} 
 
Emaitza:
 
Soraluzek: 31 ultze, metro 2 eta 38 zm.
 
Zeanurik: 31 ultze, metro 1 eta 43 zm.

 
Proba Zeanuriko Gure esku dago ekimenak prestatutako egun osoko jaialdiaren barruan jokatu zen. Berrehun laguneko bazkariaren ostean jokatu zen proba eta jende asko hurreratu zen ikustera. Bueltako saioa maiatzaren 31n jokatuko dute Soraluzen, Gure esku dago dela eta antolatuko den jaialdiaren barruan. 
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.