"Gizarte-segurantzaren likidazio
zuzeneko sistema berria. Cret@" izenburupean, Ostiralak Debegesan
egitasmoaren baitan eta Mutua Universal-ekin elkarlanean, Debegesak jardunaldia
eskainiko du maiatzaren
16an (barixakua).
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak
(GSDO) Cret@ izeneko sistema berria jarri behar du martxan. Honekin, Gizarte
Segurantzatik bertatik eta enpresak emandako informaziotik abiatuta, Gizarte
Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak langile bakoitzaren kuota soziala banaka kalkulatzea
dago pentsatuta.
Sistema berri horrek aldaketak ekarri
dizkio informazio trukeari, tratamenduari eta RED Sistemako erabiltzaileek GSDOrekin
harremanetan egoteko erabiltzen dituzten fitxategien egitura eta formatuari.
Hau guztia azaltzeko saio informatiboa egingo du Debegesak.
Jardunaldia Eibarren duen egoitzan
burutuko da, goizeko 10:00etatik 12:30era eta izen-ematea doakoa da.
Parte hartu nahi
dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com
atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.