Santiago- Santa Ana jaietako irudia osatu nahi?

plaentxia_com 2014ko mai. 9a, 08:30
Maiatzaren 31ra bitartean dago jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik. Kartelak nahi adina kolore eta 33x47 cm-tako neurria izan behar du, eta "2014 SORALUZEKO JAIAK" esaldia eroan behar du idatzita. Lehiaketako irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta aurkeztutako lanekin erakusketa antolatuko da,ekainaren 11tik 16ra. Sariak banatzeko ekitaldia ekainaren 15ean egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Irudian, iazko kartel irabazlea

 

 

 

 

*      Jai egitarauaren azalerako kartelak nahi adina kolore eramango ditu eta 33 zentimetroko zabalera eta 47 zentimetroko luzera izango ditu.

 

*      Kartelaren  gai  artistikoa  lehiakidearen  irudimen  eta  abileziaren  esku  uzten da,  herriko  bizitzaren  zenbait  alderdiri  buruzko  alegoriak  aurkeztu  behar dituelarik.

 

*      Kartelean pertsona-irudiak marrazten badira, orekatua izan beharko du gizonezko eta emakumezkoen kopuruak eta ez da marraztuko sexu-diskriminazioa erakuts dezakeen egoerarik.

 

*      Kartelak maiatzaren 31rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira Udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik.

 

*      Saria: 300 euro.

Saria  Kultura  Batzordeak  emango  du  kartelen  merezimendu  artistiko eta  sinbolikoari  erantzunez  eta  egokiak  iritzitako  teknikoen  aholkua  jaso ondoren.

*      Karteletan “2014 SORALUZEKO JAIAK” jarri beharko da, egile bakoitzak deritzon banaketaz.

 

*      Saritua ateratzen den kartelak Udalaren esku geratuko da, honek Jaietako programan argitara dezan.

 

*      Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Udal Kiroldegiko erakusketa-aretoan ekainaren 16tik 21era arte. Sari banaketa ekainaren 20an, arratsaldeko 7etan, izango da.

 

Kultura Batzordeak lehiaketa hau betegabekotzat aldarrikatu edo zehaztutako sarietakoren bat eman gabe utz dezake.

 

Azken urteotako irudiak

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage}