Apirilaren 23az geroztik dago Pil-pilean Euskara Elkarteak, liburutegiak
eta Iratxo goxodendak elkarlanean abiaturiko `Irakurri, gozatu eta oparitu´egitasmoan
parte hartzeko aukera. Euskaraz irakurtzearen alde atsegina bultzatu nahi dute
eta kanpainan parte hartzeko hiru pauso eman behar dira:
1- Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta irakurriz
gozatu.
2- Amaitutakoan itzuli, bete irakurle fitxa eta erosketa deskontu txekea
hartu liburutegian.
3- Iratxo goxodendan %25 merkeago erosi beste edozein liburu (euskara
elkarteko bazkide eta AEKko ikasleek %50 merkeago).
4- Oparitu lagun bati, edo zeure buruari, merezi duzu eta!