Karanbola handia gertatu behar da
Preferenteak promozioa jokatu ahal izateko baina aukera hor dago oraindik. Jardunaldi
baten faltan Sora laugarren da sailkapenean 54 punturekin eta bere aurretik
daude Ordizia (58 puntu), Amaikak Bat (57 puntu) eta Urola (56 puntu). Puntuei
begiratuta, promozioa jokatzeko aukera bakarra litzateke domekan Elgoibar taldea
mendean hartu eta Soraren aurretik dauden hiru taldeek galtzea. Elgoibarren
aurkako norgehiagoka 17:00etan hasiko da, Mintxetan. Irabaztea erreza izango
dela dirudi, elgoibartarrak azkenak baitira 8 punturekin. Zuzendaritzak bertara animoak ematera joateko deia egin die zaleei.
Kadeteko neskek ez ezik, gainontzeko talde
denek bukatu dute denboraldia. Erregionalak Urkiren aurka 0-3 galdu arren, sailkapen
orokorrean bigarren bukatu du, 29 punturekin. Jubenilek 7-1 emaitza ikusgarriarekin
hirugarren postuan itxi dute Kopa. Kadeteko mutilek 4-0 galdu zuten Arrasateren
zelaian eta azken postuan bukatu dute denboraldia.
Kadeteko neskek hiru jardunaldi dituzte
aurretik: Amara Berriren aurka lehena, Bergararen kontra bigarrena eta
Ikasberriren aurka azkena. Momentuz bosgarrenak dira sailkapenean 5 punturekin,
Intxurre dago lidertzan 18 puntu batuta.