Zein
izan da zure papera?
Manifestazioaren buruan noa, pankarta hartuta. Pentsa, ni pankarta eramaten! Egia esateko
nahiago nuen ezkontzako andrearen pertsonaian jarri izan banindute … baina
emakume abertzalearen itxura hartu didate eta zapi palestinarra eta marradun
nikia jantzita jarri naute pelikulan.
{mosimage}
Zer
dela-eta aurkeztu zinen casting-era?
Iazko apirilean lagun batek komentatu zidan
casting-a Arrasaten izango zela, eta
joan egin nintzen proba egitera. Niri
mila saltsetan ibiltzea gustatzen zait, eta antzerkigintzak asko erakartzen nau.
Lehenengo pausoak emakumezkoen Zubia
antzerki taldean eman nituen. Pelikula
horrek zinemagintza barrutik ezagutzeko aukera eskaintzen zidan, eta ez nuen aukera hori galdu nahi izan.
Zer
moduzko esperientzia izan da?
Muntaia aldetik errodajea nola egiten zuten ikustea gustatu zait gehien. Atrezzoan benetako ertzainek parte hartu zuten, eta 200 lagunek jardun genuen figurante lanetan. Bi egunez Zumaiako kale batean izan ginen, gora eta behera, goizean hasi eta arratsalderaino. Luze jo zuen, baina merezi izan du. Gainera, 28 euro kobratu genituen eguneko. Kuriosoena izan da gizarte segurantzan artista moduan alta emanda jardun dudala. Esaten diet etxekoei, orain, benetako artista batekin bizi direla! (barreak)
Zer
sentitu duzu pelikula pantaila handian ikusi duzunean?
Espero nuena ikusi dut: barre egiteko eta ondo
pasatzeko filma bat. Ikusle asko eta barre asko. Nire burua zineman ikusteak
ere Ilusioa egin dit.
Zergatik
uste duzu izan duela horrenbesteko arrakasta filmak?
Sarrerarik gabe geratu eta Eibarrera birritan
joan behar izanak zer pentsatua ematen du. Ilara luzeak izan dira, eta emanaldi
guztietan aretoa leporaino bete da jendez. Egia da hedabideetan propaganda
handia egin diotela, eta ahoz-ahokoak ere asko funtzionatu duela, baina nire
ustez gakoa da krisia ahaztu nahi dugula, zinemara burua entretenitzera eta
ondo pasatzera goazela, eta pelikulak horretarako osagaiak ditu.
{mosimage}
Euskaldunen
eta andaluzen topikoak baliatuz umore erraza egitea egotzi dio zenbaitek?
Topikoak erabiltzen dituzte, bai, hori ukaezina
da, baina ez da exajeratu behar. Euskaldunon kasuan azentuaz egiten dute barre,
baina egia da azentua dugula, eta zergatik ez dugu ba umorez hartuko? Okerrago
laga dituzte andaluzak, ezjakin paperean. Baina ez zait iruditzen eztabaida hor
dagoenik. Badira hori baino pelikula eraikitzaileagoak; hala ere, pelikulak
funtzionatu egin du. Azken batean, edozein iritzik baino pisu handiagoa du
ikuslearen gogoak.
Bidean
omen da bigarren partea ere, animatuko zinateke?
Bai, zela ez ba! Lagunei ere gomendatu diet;
ongi pasatu eta jende berria ezagutzeaz gain, pelikula bateko errodajea,
muntaia eta protagonistak bertatik bertara ezagutzea esperientzia polita da,
eta berria.