EAJk zabaldutako prentsa oharrean, EAJko zinegotziek adierazi dute udalari proposamen bat egingo diotela azter dezan herriko hainbat tokitan Wifi askeko guneak egokitzeko aukera.
“Nahi dugu Soraluze, herri aurreratu bat izan dadila teknologi ikuspegitik, berme legal guztiak betez, mugikorrak, eramangarriak eta tabletak internetera konektatzeko aukera izatea herriko gune desberdinetan” adierazi du Aldazabalek.
“Udal gobernuaren aldetik borondarik badago, epe motzera garatu daitekeen proposamena da hau. Udal aurrekontuetan 15.000€ tako partida zehazten da komunikazio gaietarako eta bertatik aurre egin dakioke Wifi-guneak zehazteko azterketari.
Hiru gune proposatu dituzte Wifi askea martxan ipintzeko.Lehena Zubi Nagusia, Plaza Berria, Elizako inguruak eta frontoia biltzen duen gunea izango litzateke. Bigarrengo gune bat, Plaza Zaharra eta Erregetxea batzen dituena eta azkenik kiroldegiko eraikina.
Lehenengo bi guneek herriko alde zaharra batuko lukete, bertan hostalaritzako jarduera garrantzitsuena ematen baita, bizilagunen joan etorri nagusia ere bertan ematen delarik. Bestetik, kiroldegiko eraikinak ere garrantzia berezia dauka, bertan kirol eta kultur iharduera nagusiak ematen baitira ludoteka,liburutegia,euskaltegia etb.. bertan kokatzen baitira.