EAJk zabaldu duen prentsa oharra:
“Ikusikou ipintzen
doun ala ez”
Hauek izan
ziren herriko alkatearen hitzak, 2012ko urriaren 3an izandako
plenoan, bandera espainiarraren gaia eztabaidatu
genuenean. Urte askotan jasan behar izan ditugu gai honen
harira irain, birao pintada eta hainbat gertaera. Gertaera guzti
hauek Ezker Abertzaleak diseiñaturiko estrategia politiko baten
baitan koka ditzazkegu. Gure taldeak, estrategia politiko
suntsitzaile hau salatu nahi du. Orain, besteoi galdatzen zigutena
beraiek ez dute betetzen, espainiako legediari eta aginduei men
eginez. Esaten da, denborak, bakoitza bere tokian ipintzen duela, eta
kasu honetan ere horrela izan da.
Ikusi bait degu, ezker
abertzalekoa den alkateak, udaletxeko balkoian ipinitako espainiar
bandera, abertzale sentitzen geranon lotsarako.