PREFERENTEAK 2-1
galdu du Urolaren zelaian eta ondorioz, laugarren sailkatu da 51 punturekin. Ordizia
dago lidertzan 55 puntu batuta eta Soraren aurretik daude Urola eta Amaikak
Bat, 53 eta 54 punturekin hurrenez hurren. Igoera fasea bukatzeko bi jardunaldi
ditu aurretik, maiatzaren 4an Mondragon (44 puntu) taldearen aurka eta bestea Elgoibar
taldearen kontra, maiatzaren 11n. Matematikoki, prompozioa jokatzeko aukera du
oraindik, azken bi norgehiagokok irabazi eta Urolak eta Amaikak Batek galdu
egiten badute.
ERREGIONALAK 0-2
irabazi du Bergararen aurka eta Arizmendiren atzetik bigarren da sailkapenean
29 punturekin. Kopa bukatzeko partidu bakarra geratzen zaio, Urkiren (15 puntu)
aurka maiatzaren 4an. Matematikoki ezinezkoa zaio Kopako buru izatea,
Arizmendik 33 baititu baina azken neurketa irabaziz gero, final zortzirenak
jokatzeko sailkatu daiteke.
JUBENILEK 2-10
ikusgarriaz irabazi zuten Antzuolaren zelaian. 25 punturekin laugarrenak dira
sailkapenean. Aurretik dituzte Eibartarrak (26 puntu), Ikasberri (28 puntu) eta
Aloña Mendi (30 puntu). Kopan neurketa bakarra geratzen zaio jokatzeko,
Arizmendiren aurka maiatzaren 4an. Jubenilak ere Kopako final zortzirenak
jokatzeko sailkatu daitezke.
MUTILEN KADETE
taldeak 1-5 galdu zuen Urkiren aurka. Azkena da sailkapenean, 7 punturekin.
Liga bukatzeko neurketa bakarra du aurretik, Arrasateren zelaian maiatzaren
4an.
NESKEN KADETE
taldeak 3-1 galdu zuen Aloña Mendiren zelaian. Amara Berriren aurretik, bosgarrenak dira sailkapenean 5 punturekin. Itxurre
dago lidertzan, 15 puntu batuta. Kadeteko neskek lau neurketa dituzte aurretik:
Intxurre, Amara Berri, Bergara eta Ikasberri.