Errepublikarra alde batean eta konstituzionala bestean

plaentxia_com 2014ko api. 14a, 18:53

Halaxe ezarri ditu udal gobernuak Espainiako bi banderak. Errepublikarra borondatez, apirilaren 14a izanik Soraluze 1936 lan taldeak hala eskatuta, eta konstituzionala Gobernuaren ordezkaritzak behartuta. Gaurkoa da hain zuzen agindu judizialak ezarritako epearen azken eguna. Irudia: udaletxeko banderak.   

 
{mosimage} 
Fatxada nagusian Espainiako ordezkaritzak agindutako hiru banderak ezarri dituzte eta lehenago herriko nazionalitate guztien izenean ipinitakoak ere bertan daude. Plaza Barrira ematen duen aldean berriz; herrikoa, ikurriña eta errepublikarra daude. Azken hau gaur bakarrik egongo da ipinita.

Orain hilabete batzuk adierazi zuen udalak bandera espainiarra jartzeko agindua “inposizioa” dela eta hemendik aurrera udaletxeko “balkoi ofiziala Plaza Barrira ematen duena izango dela”.    
 
{mosimage}