Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerak zeintzuk diren azaldu ditu Udaleko euskara zerbitzuak

plaentxia_com 2014ko api. 15a, 09:00

Errenta aitorpena euskaraz betetzeko deialdia zabaldu dute Pil-pilean Euskara Elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak. Laugarren urtea da herritarrei espreski horrelako gonbidapena egiten zaiena. Iazko kanpainan 361 izan ziren aitorpena euskaraz egin zuten soraluzetarrak, herritarren %17,5 hain zuzen ere. Azken 6 urteetako bilakaera kontuan hartuz, berriz, %8tik %17ra egin du gora euskarazko aitorpenen kopuruak. Aurten kopuru horrek oraindik gorago egitea da helburua eta euskarazko 500 aitorpenetara ahalik eta gehien hurbiltzea. Ikusi aukerak!

 

Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke, baina edozein modutan egiten dela ere, oso erraza da euskaraz egitea:

- Autolikidazio proposamena: Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

- Mekanizatua: Haziendako bulegora aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.

- Internet bidezkoa: Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, euskarazkoa aukeratu.