Udalaren babesarekin, Kukumixo Aisialdi taldea arduratuko da, aurten ere, udaleku irekiak gidatzeaz. Uztailaren 7tik 18ra bitartean, “umeen sormena eta parte hartzea bultzatzea, Soraluze umeen herria bilakatzea eta euskaraz jolastu eta euskaraz gozatu daitekeela erakustea” izango dute helburu. Jolas eta dinamiken bitartez gainera, kulturartekotasuna, hezkidetza eta naturaren zaintza bezelako baloreak landu nahi dituzte, giro atsegin eta dibertigarrian. Oporraldiak borobiltzeko, “herriko umeei eskainitako abenturaz betetako irteerak” ere prest dituztela azaldu dute hezitzaileek.
Izen-ematea udaletxean
Izena emateko epea apirilaren 28an zabalduko da eta maiatzaren 9a bitartean
Haur Hezkuntzako 2. eta 3.mailak (4 urtetik aurrerakoak) eta Lehen Hezkuntzako
maila guztietako ikasleek eman dezakete izena. Eskolan banatuko duten eskuorria
bete eta udaletxeko harrera bulegoan entregatu beharko da, astegunetan 9:00etatik
15:00ra bitartean.
Informazio gehiago: 943 751304
(Pil-pilean) edo euskara@pilpilean.com
helbidean.